DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN DATUAK
Erakundearen izena: FUNDACIÓN CENTRO DE SERVICIOS Y PROMOCIÓN FORESTAL Y DE
SU INDUSTRIA DE CASTILLA Y LEÓN (aurrerantzean CESEFOR). Helbidea: Polígono
Industrial Las Casas C/ C Parcela 4 – 42005 Soria.
Telefonoa: 975212453 Posta elektronikoa: cesefor@cesefor.com
1. Harremanetarako eta iritzi-emateko formularioa.
a. Helburua. Formulario honen helburua harremanetarako formularioaren bidez egindako informazio-eskaerari
erantzutea da.
b. Legitimazioa. Izaera pertsonaleko datuen tratamendurako legitimazioa interesdunak adierazitako
baimena da.
c. Hartzaileak. Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, lege-betebeharra izan ezean.
2. Erabiltzaile gisa izena emateko formularioa
a. Helburua.
− Gure web orrian erabiltzaile gisa izena ematea kudeatzea.
− Gure jardueraren inguruko informazioa ematea.
b. Legitimazioa. Izaera pertsonaleko datuen tratamendurako legitimazioa kontratu baten
betearazpena eta interesdunak adierazitako baimena dira.
c. Hartzaileak. Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, lege-betebeharra izan ezean.
3. Nemus Trucker APP-a
a. Helburua.
− Egurra garraiatzeko jarraipena eskaintzea; erabiltzaileak jakitun da bere enpresa-erakundearekin
partekatzen ari den informazioaz.
b. Legitimazioa. Izaera pertsonaleko datuen tratamendurako legitimazioa kontratu baten
betearazpena eta interesdunaren baimena dira.
c. Hartzaileak. Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, lege-betebeharra izan ezean.
Kontuan izan behar duzu app honen erabilerak zure gailuaren geolokalizazio-datuetarako atzeko planoko sarbidea dakarrela. Datu horiek egurraren garraioko aktiboen trazabilitatea egiteko helburuarekin soilik erabiliko dira, eta aplikazio honen erabiltzailea une oro jakitun da erabileraren helburuaz.
4. Buletin elektronikoa
a. Helburua: Gure jardueren inguruko informazioa duen aldizkako buletin elektronikoa bidaltzea.
b. Legitimazioa. Izaera pertsonaleko datuen tratamendurako legitimazioa kontratu baten betearazpena eta
interesdunaren baimena dira.
c. Hartzaileak. Ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, lege-betebeharra izan ezean.
DATUEN TRATAMENDUAN DAUDEN ESKUBIDEAK
Pribatutasun politika honetan jasotako datu-tratamendu guztietarako, sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta
aurkaratze-eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta informazio gehigarrian azaltzen diren beste
eskubide batzuk ere.
DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIGARRIA
CESEFOR-ek web orriaren erabileraren eta nabigazioaren bidez, gure formularioen bidez, posta elektronikoz edo
CESEFOR-ekin lotzen zaituen kontratu-harremanaren ondorioz bil ditzakeen datuak izaera pertsonaleko datuak dira.
Gure web orriko formulario bakoitza betetzean, derrigorrezko datu batzuk egongo dira, eta haien eremuak *
ikurrarekin markatuta daude. Eremu horiek betetzen ez badira, ezingo dira gauzatu formulario
bakoitzaren helburuak. Zenbaitetan, jakinarazten dizugu gure web orrian nabigatzeagatik eta hura erabiltzeagatik
soilik, CESEFOR-ek honako datu hauek gordeko dituela:
- IP helbidea
- Nabigatzailearen bertsioa
- Sistema eragilea
- Web orrian egindako bisitaren edo nabigazioaren iraupena .
CESEFOR-ek Pribatutasun Politika hau edozein unetan aldatzeko edo egokitzeko eskubidea du. Beraz, Web orrira
sartzen zaren bakoitzean berrikustea gomendatzen dizugu.
Erabiltzaileak web orrian izena eman badu eta bere kontura edo profilera sartzen bada, sartzean, bere datu
pertsonalen tratamenduari dagokionez funtsezko aldaketarik egon bada, horren berri emango zaio.
- Zein helburutarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Gure web orrian dauden formularioen bidez, posta elektronikoz edo CESEFOR-ekin lotzen zaituen kontratu-harremanaren
bidez bildutako datuen tratamenduaren helburua, kasu bakoitzean, datuen babesari buruzko oinarrizko informazioan
azaldutakoa izango da.
- Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
CESEFOR-en zure izaera pertsonaleko datuak jarraian agertzen den koadroan ezarritako epeetan gordeko ditugu:
- Web orriko harremanetarako formularioa: Zure izaera pertsonaleko datuak zure eskaera
artatzeko zorrotzki beharrezkoa den denboran tratatuko dira.
- Erabiltzaile gisa izena ematea: Zure izaera pertsonaleko datuak zure erabiltzaile-kontua
bertan behera utzi arte gordeko dira. Erabiltzaile-kontua bertan behera utzi ondoren, datuak
gure datu-baseetan blokeatuta egongo dira, baina izan daitezkeen lege-erantzukizunak preskribatu arte gordeko dira.
Gure jardueraren inguruko bidalketetarako erabilitako izaera pertsonaleko datuak, horretarako emandako baimena
baliogabetu arte gordeko dira.
- Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Pribatutasun politika honetan jasotako datuen tratamendurako legitimazioa honako hau da:
1. Interesdunaren berariazko baimena honako datu-tratamendu hauetan:
− Web orriko harremanetarako formularioetako datuen tratamendua.
− Gure jardueraren inguruko informazioa bidaltzea.
- Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkie zure datuak?
Oinarrizko informazioan adierazi bezala, ez zaizkie datuak hirugarrenei lagako, lege-betebeharra izan ezean.
- Zein dira zure eskubideak datuen tratamenduari dagokionez?
Zuk, datuen titular gisa, zure datuen tratamendu baten existentziari buruzko informazioa jasotzeko, zure datu
pertsonaletara sartzeko, zuzena ez diren datuen zuzenketa eskatzeko edo, hala badagokio, ezabatzea eskatzeko
eskubidea duzu, besteak beste, datuak jaso ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean edo zuk,
interesdun gisa, emandako baimena kentzen duzunean.
CESEFOR-ek zure datuak indarrean dagoen araudiaren arabera tratatu eta gordeko ditu, interesdun gisa, betiere, zure datuen tratamenduaren murrizketa eska dezakezula ahaztu gabe. Zenbait kasutan, datuen eramangarritasunerako eskubidea baliatu ahal izango duzu; datuak egituratutako formatu batean, erabilera arruntekoan edo makinak irakur dezakeenean emango zaizkizu zuri edo zuk izendatzen duzun tratamenduaren ardura duen beste batzuri. Edozein unetan baliogabetzeko eskubidea izango duzu baimena eman duzun edozein tratamendutarako.
Zure eskubideak baliatzeko, jarri gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: cesefor@cesefor. com .
Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango duzu, zure eskubideen
baliatzea behar bezala artatu ez dela uste baduzu. Ebazteko gehieneko epea hilabetekoa izango da, zure eskaera
jasotzen denetik zenbatzen hasita. Zure datuetan aldaketaren bat gertatzen bada, eskertuko genizuke
idatziz behar bezala jakinaraztea, zure datuak eguneratuta mantentzeko.
Dokumentu hau informazio-helburuarekin eskaintzen den itzulpena da. Desadostasunik izanez gero, Fundación Cesefor-ek argitaratutako gaztelaniazko bertsioa nagusituko da.